Warning: file_get_contents(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6620
Pilotajea |

Hasiera

Euskaraldian parte hartu nahi duten entitateek hurrengo urratsak eman beharko dituzte:

EKIMENAREN BERRI IZAN, PROPOSAMENA AZTERTU ETA PARTE HARTZEKO ERABAKIA HARTU.

Entitateak Euskaraldian parte hartzeko gonbidapena jasoko du. Bideak hainbat izan daitezke (herriko batzordearen bisita, gutuna, aurkezpena, prentsa, ezagunak, foroak…). Proposamena aztertu eta Euskaraldian parte hartuko duen edo ez erabaki beharko du jarraian.

EUSKARA EZAGUTZAREN AZTERKETA EGIN

Euskaraldian izena eman aurretik, entitate bakoitzak bere kideen euskara ulermenaren diagnosia egingo du; horrek esango dio ariketa egin dezakeen edo belarriprestatze prozesuan aurrera pausuak ematen jarraitu behar duen.

KIDEEKIN ADOSTU

Ariketan parte hartzeko adostasunera heldu beharko du entitateak ariguneak osatzen dituzten kideekin. Kide hauek ohiko dinamika duten taldeetan edota herritarrekiko harreman-espazioetan egon daitezke.

IZENA EMAN

Ezagutzaren azterketa eta kideek emandako adostasuna kontuan hartuta, entitateak izena emango du Euskaraldian. Izena ematerako garaian arigunerik duen galdetuko zaio eta, edukitzekotan, zenbat dituen.

Arigunerik ez duten entitateek ezin izango dute ariketan parte hartu, baina izena ematearekin aurrera begira ariguneak sortzeko urratsak emateko prest dagoela adieraziko du.

NEURRIAK HARTU

Izena eman eta ariketa hasi bitartean, hizkuntza-ohituren aldaketa eta ariketa gauzatzea posible izan daitezen neurriak hartuko ditu entitateak.

Bi motatako neurriak hartu beharko ditu:

a) Ariketa behar bezala gauzatzeko neurriak:

  1. Entitateko kideei Euskaraldian izena eman dutela jakinarazi eta nola parte hartu dezaketen azaldu.
  2. Parte hartuko duten kideei ariketarako prestatzeko tresnak eskura jarri (informazioa, gomendioak…).
  3. Ariguneak, ahobiziak eta belarriprestei identifikatu (euskarri fisikoak).

b) Entitateko hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskarazko praktikak bultzatzeko helburua duten bestelako aukerazko neurriak. Koordinaziotik neurri proposamenak jarriko dira entitateen eskura.

ARIKETA EGIN

Ariketan parte hartuko du entitateak, egun horietan zehar arigunetan eta ariguneetatik kanpo dauden kideen artean ahobizi eta belarriprest dinamika martxan jarrita.

NEURRIAK EGONKORTU

Behin ariketa bukatuta, entitateak balorazioa egin eta aztertu beharko du hartutako zein neurri mantendu ditzaken eta zein neurri berri hatzeko prest dagoen aurrerantzean.

HARREMANA