Warning: fopen(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6461

Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-content/themes/divi/includes/builder/functions.php on line 5536
Aurkezpena | Pilotajea

Aurkezpena

Euskaraldia 2019-2020

pilotajea

ZER EGINGO DUGU?

2019an zehar Euskaraldiaren bigarren edizioaren pilotajea egingo da Euskal Herriko zeinbait eremutan. 2019-2020 edizioan entitateak aktibatu eta parte hartzaile izan daitezen bideratuko dugun prozesua eta erabiliko ditugun tresnak aldez aurretik aztertu eta frogatzea izango da helburua, eraginkorrak izan daitezkeen gakoak identifikatu eta aldez aurretik ageri diren zalantzak argitzeko. Euskal Herri osoan, tokian toki eta aldi berean egingo dugun lana nola egin behar dugun definitzeko gakoak zehaztea, azken finean.

ZERGATIK PILOTAJEA?

Euskaraldia: 11 egun euskarazedizioak hainbat aurrekari izan zituen Euskal Herriko zenbait eremutan (Egia, Aiaraldea, Lautada, Lizarra edo Lasarte, besteak beste), Euskaraldiaren berritasuna ariketa modu masiboan proposatzea izan zen.

Bigarren edizioan entitateei ere ariketa egiteko proposatuko diegu. Badira entitateen alorrean egindako euskararen aldeko hizkuntza-ohitura aldaketak sustatzea helburu duten esperientzia arrakastatsuak – Eusle metodologia – baina Euskaraldiak ezartzen duen testuingurua zeharo ezberdina da. Entitateetan ariketak funtzionatzen duela badakigu, beraiekin izango dugun hartu-emana eta egin beharreko prozesua izango dira berriak.

Euskal Herri osora zabaldu aurretik Euskaraldiaren bigarren edizioaren proposamena garatu eta frogatzeko helburuarekin egingo da 2019an zehar pilotajea eremu mugatu eta kontrolatuetan.

Bigarren edizioan herritarren ariketa mantendu egingo den arren, pilotajean ez diogu lehentasunik eman alderdi horri, lehengo urteko esperientzia dugulako. Entitateek egin beharreko ariketan jarriko da fokua pilotajean.

NOLA EGINGO DUGU?

Ezaugarri ezberdinak dituzten bi gune eta entitate handi batean lantzen ari garen proposamena praktikan jarriko dugu, sortutako euskarriak, harreman-ereduak eta prozesua bera errealitatean baliogarriak diren egiaztatzeko.

Pilotajea fase ezberdinetan banatu dugu eta bakoitzari adierazle sorta bat zehaztu diogu, baloratu nahi ditugun puntuekin. Fase bakoitzaren ostean entitateekin harremana izan duten eragileekin bilduko gara izan dituzten esperientziak elkarbanatu, zailtasunak identifikatu eta haien proposamenak entzuteko. Horrekin moldaketak egingo dizkiogu hasierako proposamenari eta behin-betikoa sortuko dugu.

Hiru alor nagusi jarri nahi ditugu praktikan:

  1. Herri batzordeen eta koordinazio orokorraren arteko lankidetza.
  2. Euskaraldiko batzordeen eta entitateen arteko harremana.
  3. Entitateen parte hartzeko prozesua.

NON ETA NOREKIN EGINGO DA PILOTAJEA?

Euskaraldiaren pilotajea hiru eremutan egingo da:

Donostia. Bertan parte hartuko dute Intxaurrondo auzoko euskara taldeak, Bagera Euskaltzaleen Elkarteak, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskaltzaleen Topaguneak.

Pilotajea bi eremutan egingo da:

  • Intxaurrondo auzoa. Bertako batzordea auzoko euskara taldeak, Bagera Euskaltzaleen Elkarteak eta Donostiako Udaleko ordezkariek osatzen dute. Auzoko entitateen lagin bat hartu dute pilotajea egiteko eta ariketak iraungo duen egunetan simulakro bat egingo dute auzoan, auzokideei ahobizi eta belarriprest rolak hartzeko gonbidapena eginda. Funtzio-banaketak ezarri moduan, auzoan dauden Aldundiko gizarte zerbitzuekin GFAk berak izango du harremana, Topagunearekin batera.
  • Donostiako Udala. Donostiako Udal barruan ere egingo da pilotajea. Bertan Udaleko teknikariek izango dute lidergoa.

Arabako Lautada. Eskualdeko hainbat entitateetan egingo dute pilotajea. Lautadako euskararen komunitateak, eskualdeko 8 udalek eta Kuadrillak osatzen dute bertako batzordea. Hemen ere ariketak iraungo duen bitartean Lautadako herritarrei ahobizi eta belarriprest moduan parte hartzeko gonbidapena egingo zaie.

Bizkaiako entitate handia. Beste bi eremuetako entitateak tamainaz txikiak izango direnez, Bizkaian kokatzen den herriz gaindiko entitate batean ere egingo da pilotajea, horrelako entitate handietan ere prozesua praktikan jartzeko. Kasu honetan Bizkaiako Foru Aldundiak izango du harremana, aholkularitza enpresa eta Euskaltzaleen Topagunearen laguntzarekin.